XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FRANCK: (Laxatzen du)

Non hori?

Zonbatetan?

OIHANA: Petit basque-ean duk.

(Erakusten dio)

FRANCK: (Irakurtzen du eta egoten da ixtant batez pentsakor)

Zaudezte ezkont-agentzia bat Garazin, ezin da.

Jendeak ez dira ezkontzen han.

Behin izan gintunan boita batean lagun batekin.

Mutikoak heldu ditun dantzaldira atorra urdin argi batekin eta edateari lotzen ditun han nexkeri kasu eman gabe.

ANNE- SOPHIE: Ez naiz estonatzen denak pluk batzu dira.

Ez badira ezkontzen zertara joanen gara ezkont-agentzia baten erostera?

FRANCK: Kitorik ukanen baitugu.

Joan behar dinagu ikustera!

Ikaragarri zozoak ditun han, ez ditun deusetaz mesfidatzen, ez ditine autoko ateak hesten ere.

Duela bi urte lagun batekin gau batez, 40 auto-radio ebatsi genitinan borta bat ere bortxatu gabe.

ANNE-SOPHIE: Noiz zian hori?

FRANCK: Ez naun orroit, duela bi urte larrazkenez.

ANNE-SOPHIE: Duela bi urte larrazkenez joan baikinen ene senarrarekin, Donibane Garazirat afaiterat eta auto radio berri berri bat...

FRANCK: Ez primadera izan behar zunan.

Hire senarrarekin erran dun.

Ezin sinetsizkoa dun.

Ezkondua baihaiz.

Biziki gazte orduan.

Ez dun 25 urte baino gehiago?

(Beste urtzen da)